2017/05/08 16:30

HAURRENTZAKO EKINTZA

[ZINEMA] 'Ardiak eta otsoak'

[ZINEMA] 'Ardiak eta otsoak'
Florida zinemak, Gasteiz

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, Ardiak eta otsoak filma zinema aretoetara iritsi da, euskaraz. Ardiak eta otsoak urruneko lurralde magiko bateko otsoen kanpalekuan kokatzen da. Bi otsoen arteko borroka otso taldeko buru izateko: alde batetik, Ragaer anker eta indartsua; bestetik, hari aurre egiten saiatuko den Gris izenekoa. Borrokaz haratago, maitasun eta magia kontuak tartekatuko dira istorioan zehar. Zer gertatuko litzateke otso bat bere kobazuloan dagoela ardi bihurtuko balitz! Erantzunak, Ardiak eta otsoak pelikulan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago