alea.eus

FCCk uko egin dio udal gobernuak egindako azken proposamenari

Erredakzioa 2017-05-05 15:05   Ekonomia  Gasteiz

Udalaren eta FCCren arteko negoziazioek bi hilabete iraun dute, eta gaur amaitu dira. Udal gobernuak uste du garbiketa enpresak ez duela Gasteizen zerbitzua ematen jarraitu nahi.

FCCk uko egin dio udal gobernuak egindako azken proposamenari
Gasteizko garbiketako langileen protesta bat. | Ikusi handiago | Argazki originala

Azken orduetan, Gasteizko garbiketa zerbitzua kudeatzeaz arduratzen den aldi baterako enpresa-elkarteak —FCC eta GMSM enpresek osatutakoa— uko egin dio udal gobernuak akordio batera iristeko aurkeztutako azken proposamenari. Horrenbestez, bi hilabete iraun duten negoziazioak amaitutzat jo dira; kaleratutako bost pertsonak berriro hartzea jarri zion lehen baldintza gisa kontratari Udalak. Urtaranen gobernuak adierazi duenez, "ahal izan duen guztia egin du akordioa lortzeko, baina enpresak ez du haren proposamena onartu".

Azken orduetan jasotako erantzuna ikusita, udal gobernuak uste du enpresa-elkarteak ez duela Gasteizen zerbitzua ematen jarraitu nahi. "Enpresak iritzia aldatu ezean, enpresa-elkarteak hirian zerbitzua ematen jarraitzea baztertu duelakoan gaude", azaldu du Ingurumen zinegotzi Iñaki Prusillak.

Udalak eta aldi baterako enpresa-elkarteak martxoan lortu zuten akordioaren ildotik, orain enpresaren irteera negoziatua hitzartu beharko litzateke, baina Urtaranen gobernuak ez du baztertzen hiru aukera hauetakoren bat gertatzea: lehena, enpresarekin akordioa lortzea eta hiria garbitzeko zerbitzua betetzea; bigarrena, enpresarekin irteera baketsua hitzartzea, eta Udalak beste baldintza-agiri berri batekin kontratu baterako lehiaketa deitzea, zerbitzua beste enpresa batek eman dezan; hirugarrena, Udalak bere gain hartzea garbiketa zerbitzuaren zuzeneko kudeaketa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa