Ez dira muffin-ak, ez magdalenak, ezta bizkotxoak ere … baina oso modan daude eta luzerako izango ditugu gure artean.Cupcake-ak apartak dira, guzti-guztia daukatelako; dena formatu txikian…eta ezin izango dugu bakarra jan! Antxeta Knörr izango dugu gure eskolan, txokolate eta banilla-kremazko cupcake-ak egiten irakasteko; gozo-gozoak izateaz gain, gure sormena abian jartzeko oinarri gisa balioko digute, eta gustukoen ditugun osagai eta topping-ak erabiliz cupcake ezberdinak egin ahal izango ditugu. Jarri labea martxan eta aurrera!!!
Ikastaroaren prezioa: 30 euro. 10 lagunentzat dago tokia.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.