Poetak Maiatzean 2017 jaialdiaren barruan euskarazko lau ekitaldi hartuko ditu Oihanederrek. Bertan egindako hirugarrenean, Leire Bilbaok eta Maite Mutuberriak poesia umeen eskura jarriko dute kontatuz, kantatuz eta marraztuz. Familia osoarentzako emanaldi honetan poesiarekin jolasteko aukera eman nahi da umeek poesia zerbait ludikoa eta dibertigarri bezala hartu dezaten.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.