"Mexikora joateko maletak prest ditut"

Mexikoko pilotalekua martxoaren 10ean zabalduko dute, hainbat urtez itxita egon ondoren. Ekhi Martinez zesta punta jokalari gasteiztarra bertara joango da, Julen del Rio eta Aaron Gonzalez de Mataukorekin batera. 

Bidaiaren eta eskaini dioten aukeraren inguruan hitz egin du AleaFM irratsaioan. Bere ibilbidean "lehen pausu inportantea" dela azpimarratu du, eta joateko irrikan dagoela. Uztailera arte kontratatu dituzte bertan. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide