Bi hilabete igaro dira Lisipe euskarazko bilduma feminista aurkeztu zenetik, lehengo saiakera filosofiko politiko feminista.
Lehenengo aleak Borroka armatua eta kartzelak du izenburu eta Euskal Herriko gatazkaren eta bakearen eraikuntzaren hausnarketa da.
Gaurkoan, bi egileak, Zuriñe Rodriguez eta Oihana Etxebarrieta, gurean izango dira, eta bien artean liburua aurkezteaz gain, publikoarekin solasaldia bideratuko dute. Aurkezpena Arabako Emakumeen Asanbladarekin elkarlanean antolatu da.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.