Hurrengo otsailaren 24an ospatuko da Kubik aretoan aurtengo inauteri-gala. Zirkua izango da aurtengo gaia, eta ikasleak hor ari dira lehiaketarako mozorroa eta ikuskizuna buru-belarri prestatzen.
Aurten, gainera, antzerki-zirku ikuskizuna ere izango da, Pantxika Lamurrek eskainiko duen emanaldi interaktiboaren bidez.
Luntxa, photokola, DJ Elepunto eta giro erabat euskaldunaz gozatzeko aukera paregabea izango da, beraz, eta doan gainera!
Arratsaldeko 19etatik aurrera ateak irekita topatuko dituzue, eta hauxe da egitaraua:
19:30ean, Antzeki-zirkua Pantxika Lamurren eskutik.
20:15ean, luntxa
20:45ean, mozorro-lehiaketa
22ak inguruan, sari-banaketa eta DJ Elepuntoren musika emankizuna
Gonbidatuta zaudete, beraz, etorri nahi duzuen guztiok;hori bai, mozorroa soinean eta euskara mingainean!
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.