Urtaranek udalbatzaren konfiantza eskatuko du aurrekontuak onartzeko

Erredakzioa 2017ko urt. 31a, 13:24
Peio Lopez de Munain eta Itziar Gonzalo Gorka Urtaranekin izan dira gaurko agerraldian. / Irudia: Gasteizko Udala.

EH Bilduk eta PPk hilabeteko epea dute hautagai alternatibo bat aurkezteko; hori egin ezean, Udal gobernuak 2017rako aurkeztutako aurrekontuak automatikoki onartuko dira.

Gorka Urtaranek udalbatzaren konfiantza eskatuko du 2017ko aurrekontuak onartzeko. Hala iragarri du gaur Lehen alkateorde Peio Lopez de Munain eta Itziar Gonzalorekin batera egin duen agerraldian, eta horretarako Hauteskundeen Erregimen Orokorraren Legeak jasotzen duen aukera batez baliatuko da. Lege honek dio alkate batek udalbatzaren konfiantza eska dezakeela bere aurrekontu proiektua bertan behera geratu bada. Kasu horretan, kontuak automatikoki onartuak geratuko dira oposizioak ez badu aho batez alkategairik aurkezten hilabeteko epean. Odon Elorzak bitan erabili zuen aurrekontua onesteko formula hori Donostian, eta duela aste batzuk Ada Colauk ere baliatu zuen, Bartzelonan. Kataluniako hiriburuko alkateak bide horretatik lortu zuen udal kontuak onestea, urtarrilaren 25ean.

Hala, datorren otsailaren 3an udalbatzaren konfiantza eskatuko du Urtaranek. Udalbatzaren gehiengo sinplea lortzen badu, aurrekontuak automatikoki onartuko dira. Ez badu babes nahikorik lortzen, oposizioko taldeek hautagai alternatibo bat aurkeztu behar dute. Hau gertatu ezean, alkateak udalbatzaren konfiantza lortuko luke, eta hortaz, aurrekontuak onartuko lirateke.

 

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide