Luzatu egingo dira iazko aurrekontuak Gasteizen

2016ko aurrekontuak luzatuko dira aurten.

PPk eta EH Bilduk Udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuen aurka bozkatu dute; Podemos eta Irabazi abstenitu egin dira.

Urtaranen gobernuak 2017rako proposatutako aurrekontuak ez dira aurrera atera, eta hortaz, 2016ko aurrekontuak luzatuko dira. Podemos eta Irabazi udal taldeek atzo iragarri bezala, abstenitu egin dira gaur udaletxean egin duten Udalbatzan. PPk eta EH Bilduk, ordea, aurrekontu horien aurka bozkatu dute. Hala, azken bozketan EAJ-PNV eta PSE-EEk aldeko 9 boto eman arren, Podemos eta Irabazi abstenitu egin dira, eta PPk eta EH Bilduk kontra bozkatu dute.

Osoko bilkuran, halaber, gobernu taldeak, Podemosek eta Irabazik adostutako akordioa bozkatu da, 2017ko aurrekontuari talde horien zuzenketa partzialak eransteko (guztira 5 milioi eurotik gorako ekarpenak). PPk eta EH Bilduk kontrako botoa eman dute, hortaz, ez da ituna aurrera atera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide