Ane Gebara ipuin kontalari gasteiztarra izango da Elkarren. Hiru ipuin kontatuko ditu. Lehenik, Kili txikia, errege izanik boteretsua delako besteak zapaltzen dituen lehoia. Txori txiki batek, ordea, bere lekuan jarriko du erregea. Goazen ipuinarekin jolastuko da eta amaitzeko, eskuekin kontatutako istoriotxoa entzun ahal izango da. 3 eta 8 urte arteko haurrentzako ipuinak izango dira eta sarrera librea izango da.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.