Gaur San Anton eguna ospatuko da. 17:15ean hasita egingo dira eguneko bi jarduera nagusiak: batetik, animalien bedeinkapena, San Pedro elizako atarian; bestetik, zozketak, betikoa udaletxean, eta umeentzako txokolatezko bi txerritxorena, plaza Berrian. Udaletxeko bilkuren aretoan egingo da zozketa nagusia, eta adinekoak izaten dira protagonistak, haiek banatzen baitituzte sariak. Aurten Juliana Cillak (94 urte) eta Juan Jimenezk (93 urte), San Prudentzio zahar-egoitzakoak biak, izango dute zozketako bolak ateratzeko ardura.
Zozketarako txartelak (0,60 euroan) leku hauetan daude salgai: San Prudentzio egoitzan, Elikagai azokan, gizarte etxeetan, Laboral Kutxan, La Unión tabernan, La Peña Dulce gozotegian, Abendaño dastategian eta Urrezko Zeledonen plazako salmenta gunean. Txartel hauek, hiru hilabeteko balioa dute eta ezingo da eskudirurik edo beste sari bat hartu egokitutako sariaren.
Egitaraua
- 17:00etatik 18:30era: Txikienek gargantuaz eta puzgarriez gozatu ahalko dute, plaza Berrian.
- 17:15ean: Plaza Berritik San Pedro parrokiara bezperetarako irteerarekin. Erraldoi eta buruhandiak Udal Txistulari Bandak eta Udal Folklore Akademiako gaitero, txistulari eta trikitilariek lagundurik joango dira.
- 17:30ean: Txerriaren bedeinkapena eta Bezperetako elizkizuna San Pedro parrokian. Bezperetako irteeran, plaza Berrira berriz ere, kalejiran.
- 17:45ean: Txokolate banaketa plaza Berrian.
- 18:00etan: Zozketa egingo da Udaletxeko Areto Nagusian.
- 18:30ean: San Anton Txikiren zozketa egingo da.
- 18:50ean: Zezen-suzkoak aterako dira.
- 19:00etan: Jai amaiera.