2017/01/02 19:00

HAURRENTZAKO EKINTZA

[IKUSIZUNA] 'Astonauta'

[IKUSIZUNA] 'Astonauta'
Mendizorrotza, Gasteiz

Lur planetan barrabaskeria asko daude: kutsadura, kontzertinak, gerrak... gure lagunek zerbait egin nahi dute mundua hobetzeko eta liburu magikoaren bitartez, irria hedatuz eta abestiekin dantzatuz, ilargira doaz konponbide baten bila.
Bertan asto bat aurkitzen dute eta hasieran beldurra sortarazten duen estralurtar bat ere bai. Astoak magia egiten du eta Enekori eta Nereari lagundu nahi die. Lortuko dute mundu goibel honi laguntzea? Ene Kantak euskarazko haur kantak idazten ditu, freskoak, gogoraerrazak eta koreografia errazetan dantza daitezkeenak. Onurak Nafarroako euskararen aldeko taldeei laguntza emateko erabiltzen dira.

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago