2016/12/26 19:00

HAURRENTZAKO EKINTZA

[IKUSKIZUNA] 'Sesamo, ireki zaitez!'

[IKUSKIZUNA] 'Sesamo, ireki zaitez!'
Mendizorrotza, Gasteiz

Sesamo, ireki zaitez! lanak ustekabeko objektu magiko gisa aurkezten du liburua. Sekulako abentura bizitzen ari den mutikoak egiaztatuko du nola bihurtzen den altxor, sorpresa-kutxa, oparitu dioten liburua (opari aspergarri bat). Liburua laztandu, marraztu eta zabaltzeko eskatuko digu esku handi batek. Eta horretarako hitz magikook esan behar ditugu: Sesamo, ireki zaitez!!!
Maskaren ikuskizuna, objektuak, txotxongiloak eta panpinak manipulatzea, eskultura puzgarriak, hiru dimentsiotako eszenografia, argia eta kamera iluna.

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago