2016/12/15 19:00

AURKEZPENA

Iban Zalduaren '(Euskal) Literaturaren alde (eta kontra)' liburuaren aurkezpena + solasaldia

Iban Zalduaren '(Euskal) Literaturaren alde (eta kontra)' liburuaren aurkezpena + solasaldia
ELKAR , Gasteiz

Iban Zalduak bere begirada kritikoa eta luma zorrotza lanean jarri ditu literaturari oro har eta euskal literaturari erreparatzeko, bere alde on eta txarrak nabarmenduz; ironikoa da Zalduaren begirada, baina bere ziriak ez dira inoiz debaldekoak, arrazoituak eta dokumentatuak baizik. Nola bete kontrazal bat?

Mikel Ayerbe, kritikoa eta EHUko literatur irakaslea izango du lagun Zalduak (euskal) literaturaz ariko garen solasaldi honetan. 

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago