Euskararen Eguna 2016

Gasteizek Izaskun Arrue omenduko du Euskararen Egunean

Erredakzioa 2016ko aza. 21a, 15:31

Irudia: Argia

Abenduaren 3an izango da, Euskaldun Berriaren plaza inauguratzeko ekitaldian.

Gasteizko Udalak Izaskun Arrue euskaltzalea omenduko du Euskararen Egunean. Hala erabaki du gaur goizean Udal Gobernuak egindako Eledunen Batzarrean. Hiriko lehen andereñoa izan zen Arrue, eta Gasteizen euskararen irakaskuntzaren sustatzaile nagusietako bat. Arrue azaroaren 10ean zendu zen.

Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunean egingo zaio omenaldia Gasteizen euskara berreskuratzeko gako izandako emakumeari. Zeharki, lore-sorta bat eta aurreskua eskainiko zaizkio. Omenaldia Euskaldun Berriaren plaza (Eskoriatza-Eskibel jauregiaren sarrera nagusiaren aurrealdean) inauguratzeko ekitaldiaren barruan egingo da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago