2016/11/26 12:00

HAURRENTZAKO EKINTZA

[HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA] 'Ilunpearen sekretua'

[HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA] 'Ilunpearen sekretua'
ELKAR , Gasteiz

Dena ilunpean geratzen zenean izaten zen Aiuri beldurtzen zenean. Orduan, mota guztietako munstro eta ametsgaizto itsusi-itsusiak agertzen ziren bere logelan. Ilunpeak beldurtzen bazaitu... emaiozu buelta!

Horretarako, Eneko Etxegari eta Eduardo Rodriguezen 'Ilunpearen sekretua' ipuinean oinarritutako ipuin kontaketa saio honetara gonbidatzen zaituztegu. 

Aurreko urteetan Liur azeriaren abenturak eta txerrikume izan nahi ez zuen txerritxoarenak kontatu zizkiguten Eneko Etxegari eta Eduardo Rodriguezek, eta aurten, ilunpeari beldurrik ez izaten lagunduko digute, marrazkiak, musika eta kontaketa nahastuko dituen ikuskizun eder honetan. 

Sarrera librea izango da. 

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago