2016/11/02 18:30 - 20:00

AURKEZPENA

[AURKEZPENA] Arabarren eta gasteiztarren euskararen ezagutza, erabilera eta iritziak

[AURKEZPENA] Arabarren eta gasteiztarren euskararen ezagutza, erabilera eta iritziak
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Aztiker Soziologia Ikerguneak, Arabako Foru Aldundiaren eskariz eta Gasteizko Udalaren laguntzaz, inkesta zabal bat egin du arabarren eta gasteiztarren euskararen ezagutza, erabilera eta iritziak ezagutzeko. Oinarrizko datuak aztertzeaz gain, hainbat arlotan euskararen erabilera indartzeko egiten ari diren lanen inguruko balorazioak ere jaso dira.

Aztiker Ikerguneko Asier Etxenikek horren guztiaren berri emango du labur-labur, Arabako eta Gasteizko ikuspegi orokorra emateko helburu.

Gonbidatuta zaudete.

Informazio gehiago: Aztiker

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago