2016/10/27 19:00 - 20:30

AURKEZPENA

[GASTEIZTARRAK ARRAUN THE WORLD] Malkoak baino gaziago

[GASTEIZTARRAK ARRAUN THE WORLD] Malkoak baino gaziago
itziar elkarteen etxea, Gasteiz

Gasteiztarrak Arraun The World 2016 lehiaketan saritutako argazkien erakusketa eta aurkezpen publikoak abian dira. Banda uharteetara (Indonesia), Marokora, Greziako errefuxiatuen kanpamenduen errealitatera eta Euskal Herriko txoko desberdinetara hurbiltzeko aukera paregabea!

Gaurkoan Jon Gilek “Malkoak baino gaziago” izeneko aurkezpena eskainiko du, udan Euskal Herriko kostaldeko txoko desberdinetan hartutako irudien bidai poetikoa, alegia.  Aurkezpena Gauekoakekin elkarlanean antolatua, Itziar Elkarteen Etxean izango da.

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago