Gasteiztarrak Arraun The World 2016 lehiaketan saritutako argazkien erakusketa eta aurkezpen publikoak abian dira. Banda uharteetara (Indonesia), Marokora, Greziako errefuxiatuen kanpamenduen errealitatera eta Euskal Herriko txoko desberdinetara hurbiltzeko aukera paregabea!
Gaurkoan Amaia Mintegi eta Eneko Diaz de la Bárcenak “Greziarako karabana” izenpean Greziako errefuxiatuen kanpamenduetara egindako bidaiaren nondik norakoak hurbilduko dituzte Orient Express tabernan (Jose Miguel Barandiaran 4). Aurkezpena Zizta Euskara Taldearekin elkarlanean antolatu da.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.