Aldaialde ikastetxearen behin betiko kokapena zehazteko eskatu dute gurasoek

Udalak ikastetxea eraikitzeko lursaila Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko tramiteak egiten ari dela iragarri zuen aurreko astean.

Aurreko astean, Gasteizko alkate Gorka Urtaranek iragarri zuen berehala jarri ahalko dela Eusko Jaurlaritzaren esku Zabalganan Aldaialde ikastetxea eraikitzeko lursaila, Tokiko Gobernu Batzarrak dagoeneko onetsi baitu Zabalganeko lursail-banaketa berria, eta uztailaren bukaerarako aurreikusi baita. Ikastetxeak 2018-2019 ikasturtean martxan egotea espero dela gaineratu zuen. Printzipioz, ikastetxea Atlantiar Ozeanoa, Prospero Merimee eta Hans Christian Andersen kaleen artean kokatuta dagoen lursailean eraikitzea aurreikusten dute baina kokapen hori airean dagoela ohartarazi du Aldaialdeko guraso elkarteak.

Izan ere, Aldaialde ikastetxeko gurasoek Udalak zein Eusko Jaurlaritzak aintzat hartu ez dituztela salatu dute. "Antza denez, Zabalganako hirugarren ikastetxea eraikitzekoa den lursailaren kokapena blokeatuta jarraitzen du, zenbait bileretan eraikuntza 2017ko martxoan hasiko zela esan ziguten arren".  Are gehiago, orain kokapena bera ere birplanteatzen ari direla salatu du ohar baten bidez Aldaialde ikastetxearen guraso elkarteak.

"Tramiteak bizkortu eta Aldaialde ikastetxea berehala eraikitzen hasteko eskatzen dugu. Horrez gain, zentroaren behin betiko kokapena zein izango den konfirmatzea nahi dugu, horren inguruan dagoen informazioa nahasia delako". Azkenik, Hezkuntza ordezkaritzak ikasturte berriaren inguruko informazio ofizialik bidali ez duela nabarmendu du Aldaialde ikastetxeko guraso elkarteak.

Momentuz, Aldaialde ikastetxeko ikasleek Mariturrin kokatuta dauden barrakoietan hasiko dute 2016/2017 ikasturtea.

Erlazionatuak

Zabalganan, Aldaialde eskola berriaren zain

Gasteiz

Hezkuntza sailak iragarri du irailean abiatu nahi dutela zentro berria, Mariturriko barrakoietan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide