Judimendi, Arriaga eta Arkaiaten piztuko dute sua, San Juan gaua ospatzeko

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko eka. 23a, 11:29

Era berean, Judimendi eta Lakua-Arriagan hasiera eman diete auzoko jaiei.

Udaren hasierarekin batera, Gasteizko auzoak euren jaiak ospatzen hasi dira. Izan ere, San Juan gauak hasiera emango die Judimendi eta Lakua-Arriagako auzoetako ospakizunei. Era berean, aurten Arkaiaten ere sua piztuko dute, gau magiko hau ospatzeko. Azken honetan, esaterako, afrikar musika eta dantza eta txokolatada egingo dute, 20:30etik aurrera.

Judimendin

Judimendi auzoko jaiei hasiera emateko txupinazoa ekainaren 23an, ostegunean, botako dute, 19:30ean eta lau egunetan zehar jai giroa nagusituko da. Egun horretan, 22:00etan, eta tradizioa jarraiki, San Juaneko suak piztu egingo dituzte, urteko gaurik laburrena ospatzeko eta udari ongietorria emateko. Ondoren, Tximeleta taldearekin egongo da berbena,

Ekainaren 24an Kodigo Norte eta Dj Loro izango dira protagonistak eta hurrengo egunean, 25ean, Gazte Eguna ospatuko dute. Egun horretan ere, familiei zuzendutako artisau pasta tailerra egongo da.

 Egitarau osoa:  Judimendiko Jaiak 2016

Lakua-Arriagan

Ostegunean ere hasiko dira jaiak auzo honetan. Haurrentzako jolasak egongo dira arratsaldeko lehen orduetan eta jaiei hasiera emateko, 20:00etan Juanitoren jaitsiera izango da, Alfontso XI.aren 1. plazan eta Grupo Arte Galega gaita-jotzaileek giroturik. Ordu erdi beranduago hasiko dira suak pizten. Gazte Eguna hilaren 25ean, larunbatean izango da.

Egitarau osoa: Lakua-Arriagako Jaiak 2016

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago