"Zaila da kalitatezko euskal antzerkia Gasteizera ekartzea"

Alea FM 2016ko eka. 13a, 10:00

Ekainaren 13tik 19ra Gasteizen ospatuko den 'Zurrunbilo, Euskal Arte Eszeniko Garaikideen Jaialdia' aurkeztu digu Marina Ortiz de Zaratek, AleaFM irratsaioan.

Parasite Kolektiboko kideak horrelako jaialdia oso beharrezkoa ikusten du Gasteizen, Euskal Herrian dagoen kalitatezko euskal antzerkia hirira ekartzeko. Parasite kolektiboak antolatutako jaialdia ekainaren 13tik 19ra Gasteizko hainbat lekutan garatuko da.

Egitaraua: Zurrunbilo 2016

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago