Gasteizko Gotzaintzak Martxoak 3 elkarteari San Frantzisko eliza erabiltzeko baimena eman dio, bertan 1976ko martxoaren 3ko gertaeren 40.urteurrenerako antolatu duen ekintzetako bat gara dezan.
Erabakia ohar baten bidez jakinarazi du gaur Gasteizko Gotzaintzak eta bertan zehaztu duenez, memorialaren bisita gidatuaren ibilbidea amaitzeko proiektatzen duten bideoa eliza barruan ikusteko aukera egongo da. Aurreko gotzaina Miguel Asurmendiren ezezkoaren ondoren, orain, egungo gotzaina Juan Carlos Elizaldek eliza erabiltzeko baimena emango dio Martxoak 3 elkarteari.
Akordio honen xehetasunak Gotzaintzak, San Frantzisko Asiskoaren Fundazioak eta Martxoak 3 elkartearen arteko hitzarmenean zehaztuko dira.