Alea FM 2016-05-24

Euskararen Agenda 2016ko mai. 25a, 11:15

AleaFM irratsaioa hasteko ORDAGO FOLK taldea ezagutu dugu. 2014 urteko udaberrian jaio zen taldea eta bere bigarren urteurrenean Lakrinkron izeneko lehenengo diskoa kaleratu dute eta aste honetan aurkeztuko dute Murgian.

Hamaika Saltsa atalean bi gai izan ditugu: ART Arabako Rokodromoen Teknikarien kooperatiba eta datorren larunbatean Orbison ospatuko den Alboka eguna.

Iritzi tartean Maialen Berasategi izango dugu protagonista eta Arabatik ALEAra atalean JALGI, euskal kulturaren plaza ibilitaria ezagutu dugu Gotzon Barandiaranen eskutik. Eta azkenik, aste honetako hitzorduak Euskararen Agendan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago