LGTBI ortzadar bandera margotu dute berriro

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko mai. 17a, 11:18

Gaur Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. 2014an margotu zen lehen aldiz zebrabidea, LGTBI harrotasunaren egunean.

Gaur, maiatzaren 17an, Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da eta transexual, lesbiana, gay, bisexual eta intersexualenganako errespetua aldarrikatzeko jarduerak antolatu dituzte.

Horrez gain, gaur goizean Errege Atea kalean (Kutxi kaleko sarreran) 2014an LGTBI harrotasunaren egunean ortzadarraren koloreekin margotu zuten zebrabidea berriro margotu du Udalak.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago