Bost domina lortu ditu Biribildu aerostep taldeak Espainiako txapelketan

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko maiatzaren 2a

Irudia: Biribildu

Urrezko bi eta brontzeko hiru medaila eskuratu ditu talde gasteiztarrak asteburuan Valladoliden ospatu den txapelketan.

Biribildu aerostep taldeak bost domina lortu ditu asteburu honetan Valladoliden ospatu den Espainiako txapelketan. Zehazki, urrea irabazi dute Marlen Uraldek, Arrate Landak, Olatz Muñozek eta Itxaso Cantabranak osatzen duten aerostepeko taldeak eta Helena Isabel Serratok eta Sandra Carreterok osatutako bikoteak, gazteen kategorian.

Horrez gain, brontzeko hiru domina ekarri dituzte Gasteizera; aerostep B taldeak, helduen kategoriako hirukoteak eta kadete kategoriako taldeak.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago