Munduko txapelketara joateko diru-bilketa abian jarri du Birbilduk

Saioa Fdz. de Aranguiz 2016ko apirilaren 6a

Europako txapelketan laugarren postua lortu ostean, gimnasia aerobikoa egiten duen talde gasteiztarrak ekainean Korean ospatuko den mundu mailako probara joateko sailkatu da.

Aerobic Biribildu gimnasia aerobiko talde gasteiztarrak, aerostep modalitatean, munduko txapelketan parte hartu ahal izateko diru-bilketa kanpaina abian jarri du. 2015eko azaroan Europako txapelketan laugarren postua lortu ostean, munduko txapelketara sailkatzea lortu du, baina taldeko kide Janire Morenok azaldu bezala, "Espainiako Federazioak ez ditu txapelketaren gastuak ordaintzen, bakarrik gimnasta titularrei ordaintzen dietelako".

Mundu mailako proba ekainaren 10etik 20ra bitartean ospatuko da Korean eta bertan izateko dirua biltzen ari dira taldeko kideek.

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago