Azken Trena 2014. urtean Beran sortutako talde pop-rock akustiko gaztea da. Taldea hiru kidez osatua dago: Jokin Pinatxo (ahotsak), Carlos Goikoetxea (perkusioa) eta Jon Macicior (gitarrak). Gitarra eta perkusioaren erabilera esklusiboak Azken Trenaren soinua oso zuzena izatea dakar, kantu propio zein bertsioei ukitu berezi bat emanik.
2015eko ekainean taldeak bere lehen proiektua martxan jarri zuen, hortik gerora “Errailik Gabe” bezala ezagutuko zen diska irtengo zelarik.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.