Umeen Euskal jaia aspaldiko partez ospatuko da Gasteizen. Duela urte asko Gasteizen ohitura bazen arren urteak egin gabe egon da eta aurten Jare Dantza Taldeak bere 5. urteurreneko ekitaldien baitan berreskuratzeko aurkera aurkitu du.
Ekitaldi honetan Euskal Herriko bost dantza taldek hartuko dute parte: Alkartasuna Euskal Dantza Taldea Gipuzkoatik, Salleko Dantza eta Txistu Taldea Bizkaitik, Etorkizuna Dantza Taldea Nafarroatik eta Jare Dantza Taldea Arabatik.
Goizean dantza taldeek, kalejirak eta dantza erakusketak egingo dituzte Gasteizko erdialdeko kale eta plazetatik. Arratsaldean ekitaldi nagusia egingo dute Andre Mari Zuria enparantzan 17:30ean.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.