Malizaeza, Ubarrundia eta Langraiz merindadeetako lanak argitaratu ostean, Arratzua Ien, Arkaia, Arkauti, Betoñu, Elorriaga, Gamiz eta Otazu herrietako toponimia bildu egin da. Arrazoi honegatik, Gasteiz udalerriko toponimia historikoaren inguruko Euskaltzaindiaren aurkezpena egingo da Oihaneder Euskararen Etxean.
Partehartzaileak: Andres Urrutia Euskaltzainburua, Patxi Salaberri Gasteizko Toponimia egitasmoaren zuzendaria eta Elena Martinez de Madina liburuaren egilea.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.