Egitarau zabala Gasteizen, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan

Saioa Fdz. de Aranguiz 2016ko mar. 8a, 14:02

Hitzaldiak, work kafea, mahai-inguruak, lantegiak eta kontzertuak izango dira hilaren bukaerara arte, Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Urtero bezala, Martxoaren 8a dela eta hainbat jarduera antolatu dituzte Gasteizen, besteak beste,  mugimendu feministak, emakume elkarte ezberdinek eta erakundeek.  Aurten, esaterako, emakumeen ahalduntzea nabarmendu nahi izan dute; Emakumeok bai, ahaldun edo Emakumeok jabe izan arte dira, hurrenez hurren, Aldundiak eta Gasteizko udalak euren kanpainetan erabili dituzten goiburuak. Hala,  hitzaldiak, work kafea, mahai-inguruak, lantegiak eta kontzertuak izango dira hilaren bukaerara arte.

Gasteizko Gaztetxean ere programa berezia egin dute eta aste honetan Aste Feminista ospatu dute. Horrez gain, martxoaren 12rako, Indarkeriaren kontrako te topagunea antolatu du Feministok Prest plataforma egindo dute Ramon Bajo ikastetxean.

Txagorritxuko talde feministak ere Aste Feminista antolatu du. Martxoaren 12an, esaterako, Feminismo komunitarioa hitzaldia eskainiko du Las otras kolektiboan, Txagorribide auzo elkartean, 11.00etatik aurrera. Martxoaren 19an, aldiz, film laburren proiekzioa egingo dute, 17.30ean San Martineko auzo elkartean.

 

 Emakumeok jabe izan arte programa

Sés eta Amarauna Taldearen Kontzertua.

Hitzaldia "Emakume afrikarrak eta migratzaileak: ahalduntzea berdintasun eraginkorra lortzeko bide moduan"

WorkCafé "Gu emakumeok, Historiako protagonistak"".

Hitzaldia "Emakume pakistandarren bidaia". Pakistango produktu tipikoak dastatzea.

Mahai ingurua "Eredu zapaltzaileari aurre egiteko erresistentziak genero eta sexu aniztasunetik"

Mahai-ingurua "Emakumeak boterean? Aukerak eta kontraesanak".

"Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna" poesia-errezitaldia.

IV. Topaketa "Ka fanga di musoma / Emakumeen boterea".

Tailerra "Indarkeria matxistak kontsumitzen dugunean?".

Martxoak 8: ikusi egitarau osoa

 

Desberdintasuna Araban, zenbakitan

Eustatek, Udaleko Ikerketa Bulegoak eta Enpleguaren eta Gizarte Politiken Sailek emandako datuen arabera, emakumezkoen jarduera-tasa gizonezkoen tasara hurbiltzen ari da, batetik emakumeen jarduera hazi delako eta bestetik gizonena jaitsi egin delako, 2008ko krisi ekonomikoaren eraginez; hala ere, 16 urtetik gorako emakumeen % 54 da.

Emakumezkoen langabezia-tasa gizonezkoena baino handiagoa izan da oraingo krisialdia baino lehenagoko garaietan, bereziki 90eko krisian. 2015ean emakumezkoen populazioa aktiboaren  % 17 izan da, eta gizonena, % 15.

Emakumeen enplegua jarduera alor guztietan hazi da, garraio eta komunikazioetan eta industria eta energian izan ezik. Emakume okupatu gehienak “zerbitzuak” sektorean ari dira, % 90.

Emakume eta gizonen urteko batez besteko soldataren aldea %25 da, emakumeen kaltean. Etxeko produkzioari dagokionez, % 67 emakumeen esku dago; 2008an, berriz, % 72.

2013/2014 ikasturtean, emakumeak euskal unibertsitateetan matrikulatutako ikasleen % 52 ziren. Ezagutza arloen arabera, emakumeek presentzia gutxi dute “ingeniaritza eta arkitekturan”, % 28 baitira. “Osasunaren zientzietan”, aldiz, batez bestekoaren oso gainetik daude: % 75.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide