1976ko martxoaren 3ko gertaeren 40.urtemuga ospatzen da gaur eta hainbat dira egunean zehar hirian antolatu diren jarduerak. Goizeko 10:00etan Gasteizko Udalak harrera egingo die gertaeren bikitimei eta hauen senideei. Ondoren, 11:00etan eta 12:00etan hildako langileak eta biktimak omenduko dituzte Zaramagan, eta biktimen aldeko oroitarrian lore eskaintzak egingo dituzte. Lehenengo hitzorduan, besteak beste, Gasteizko alkate Gorka Urtaran izango da. Bigarrenean, berriz, (12:00etan) EH Bildu udal taldeko bozeramaile Miren Larrion.
Urtero bezala, arratsaldean manifestazioa izango da. Aurten, kontrako ibilbidea egingo du eta Andre Mari Zuriaren plazatik abiatuko da 19:00etan eta Zaramagan amaitu.