Martxoak 3 memoriala 1976/2016 ekimenaren lehen bisita gidatua izan da eta bertan, gertaeran biktimek, senideek eta 1976ko langileen borrokan parte hartu zuten zenbait pertsonek parte hartu dute. Hemendik aurrera, eta urte osoan zehar, bisita gidatu hau egiteko aukera izango dute herritarrek.
3M Memoriala 1976/2016
Artearen, ikus-entzunezkoen eta literaturaren bitartez, 1976ko martxoaren 3ko biktimen oroimena eta aitorpena bilatzen duen egitasmoa da. Juan Ibarrondo idazle gasteiztarrak auzotik egingo den bisita gidatuan parte-hartzaileek entzungo duten kontakizuna idatzi du. Ibilbideak bost geltoki izango ditu eta bertan bost artisten esku-hartze artistiko ezberdinak ikusteko aukera egongo da, zehazki, Txaro Arrazola, Marta Gil, Veronica Werckmeister, Irantzu Lekue eta Sandra Santos artistena. Bostak emakumeak izatea ez da kasualitatea. “1976ko martxoko borroka eta grebetan emakumeek izan zuten paperari garrantzia emateko aukeratu ditugu”, azaldu elkarteak.
Informazio gehiago: 3M Memoriala 1976/2016