Bizikletan argirik gabe joateagatik isunak jarriko ditu udalak hemendik aurrera

Erredakzioa 2016ko mar. 1a, 10:33

Hemendik aurrera, txirrindulariek ordubete gehiago dute erdigunetik igarotzeko.

Orain dela bi aste #Argianaiz kanpaina martxan jarri zenetik, argirik gabe zihoazen 500 txirrindulari inguru ohartarazi ditu Udaltzaingoak. Horien artean, 132 aurreko argirik gabe joategatik, 148, berriz, atzeko argia ez eramateagatik. Beste 56 ohartarazpen argirik ez erabiltzeagatik izan dira.

Hemendik aurrera, oharrak isun bilakatuko dira eta argiak erabiltzen ez dituzten txirrindulariek isuna jasoko dute.

 

Ordubete gehiago erdigunetik ibiltzeko

Bestetik, martxoaren 1etik aurrera, bizikletek erdigunetik igarotzeko ordutegi berria dute. Udalak ordubete luzatu du bizikletak erdiguneko oinezkoen alderdietatik igarotzeko ordutegia. Baimena izango dute, gainera, pertsonak eramateko eta salgaiak edo paketeak banatzeko bizikleta eta trizikloek –pedalez zein elektrizitatez dabiltzanak– oinezkoen alderdietatik mugarik gabe igarotzeko.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide