Martxoaren 1etik aurrera bizikletek ordubete gehiago izango dute erdigunetik igarotzeko

Erredakzioa 2016ko ots. 19a, 12:00

Udaltzaingoak kanpaina bat egingo du erdialdeko oinezkoentzako eremuan gerta daitezkeen arau-hausteak kontrolatzeko.

Martxoaren 1ean jarriko da indarrean bizikletak erdigunetik igarotzeko ordutegi-araudi berria, gaur Gasteizko alkate Gorka Urtaranek iragarri bezala, eta ordubete luzatuko da bizikletak erdiguneko oinezkoen alderdietatik igarotzeko ordutegia.

Honako kale eta plaza hauetako oinezkoen alderdietatik: Plaza Berria, Andre Maria Zuriaren plaza, Agirre Lehendakariaren kalea, Gernikako Estatutuaren kalea, Loma Jeneralaren plazan, Urrezko Zeledonen plaza, Posta kalea, Bake kaletik Prado kaleraino, Independentzia kalea, Foru kaletik Urrezko Zeledonen plazaraino, San Prudentzio kalea, Eduardo Dato kalea, Espainia plazatik Manuel Iradier kaleraino, Foru kalea, Ramon Ortiz de Zarate kaletik Alaba Jeneralaren kaleraino, Arka plaza, Diputazio kalea, Jesusen Zerbitzarien Fundatzailearen kalea, Arriagako atea, Errementari kaletik Antepara kaleraino, Probintzia plaza

 

Martxoaren 1etik aurrera, hauxe izango da ordutegia:

  • Azaroaren 1etik martxoaren 31ra arte, 13:00etatik 17:30era eta 20:00etatik 11:00etara.
  • Apirilaren 1etik urriaren 31ra arte, 13:00etatik 17:30era eta 21:00etatik 11:00etara.

 

Neurria indarrean jartzearekin batera, Udaltzaingoak kanpaina bat egingo du erdialdeko oinezkoentzako eremuan gerta daitezkeen arau-hausteak kontrolatzeko. Kanpaina hau apirilaren lehenengo bi asteetan egingo dute. Ohi bezala, Udaltzaingoak informatzeko, aholku emateko eta kontzientziatzeko mezuak emango dizkie arau-hausleei. Azken aukera gisa, administrazio salaketak egingo dituzte bigarren astean zehar.

Horretaz gain, udal gobernuak baimena emango die pertsonak eramateko eta salgaiak edo paketeak banatzeko bizikleta eta trizikloei –pedalez zein elektrizitatez dabiltzanak– oinezkoen alderdietatik mugarik gabe igarotzeko. Ordutegi araudi berria IGIren kontseiluan eta Mugikortasun Foroan proposatu eta adostu dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide