Bertan behera geratu da Txagorritxuko garbitzaileen greba

Erredakzioa 2016ko ots. 29a, 10:23

Garbialdi enpresarekin akordio batera heldu ostean ez da gaurko deituta zegoen greba mugagabea egingo.

Txagorritxu ospitaleko Garbialdi garbiketa enpresako batzordeak gaurko deituta zuen greba mugagabea bertan behera utzi du, enpresarekin akordio batera heldu ostean. 

Besteak beste, enpresak 2016ko urtarrilaren 10ean sortu zen bakantea argitaratzeko eta betetzeko konpromisoa hartu du baita hemendik aurrera sor daitezkeenak ere. Horrez gain, enpresak eta langileek egutegi bat adostu dute,  langileei zor zaizkien norberaren gauzetarako baimena eta antzitasunagatiko lizentziak disfrutatzeko 2016 urtean, Auzitegi Gorenaren sententzia betez. Horrekin batera, Ezintasun Iragankorreko osagarrietan enpresak aplikatu zituen deskontuak ordainduko dituela jakinarazi du lan batzodeak ohar baten bidez, Auzitegi Gorenaren sententziak hala aginduta eta 2012ko paga estra ordaintzeko egutegi bat adostu da. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide