"Indar erakustaldia egiteko unea da"

Estitxu Ugarte Lopez de Arkaute 2016ko ots. 23a, 13:51

Mugimendu feministaren indarra erakusteko beharra dagoela dio Maider Dominguez gasteiztarrak, urteetan egin den lan eskerga ikusezin bilakatu nahi dutelako.

Hala egingo dute apirilaren 9an antolatu duten manifestazioan, Gasteizen. Indarkeria matxistak dituen hamaika aurpegi salatu eta ikusarazi nahi dituzte.

 

‘Hamaika eraso hamabi erantzun. Feministok prest’ lemapean antolatu duzue apirilaren 9an manifestazio nazionala. Zergatik Gasteizen? 

Proposamena Gasteizen sortu zelako. Dena dela Euskal Herriko mugimendu feministan aspaldi hitz egiten ari ginen manifestazio nazionalera deitzeari buruz. Abortuaren aldeko borroka luzea egin dugu urte honetan eta indar erakustaldia egiteko momentua zela pentsatzen genuen, eta gure momenturik onenean gaudela demostratu. Bestalde, indarkeria matxistaren inguruan inportantea iruditzen zitzaigun salaketa egitea baina baita ere beste motako biolentziak ikusaraztea: indarkeria fisikoa, sikologikoa, lesbofobia, transfobia...

Araban indarkeria matxistaren salaketen kopurua %20 baino gehiago igo da azken urtean. Laguntza eskatzen duten emakumeen kopurua gorantz doala pentsa genezake edo gizonek biolentzia gehiago erabiltzen dutela emakumeen kontra. Mugimendu feministan duzun esperientziatik, zer uste duzu gertatzen ari dela? Nola interpretatu daiteke datua?

Duela gutxi arte indarkeria matxista edo sexu erasoa ez zegoen tipifikatua. Emakume batek salaketa jartzen zuenean bikoteak, bikotekide ohiak edo beste baten batek erasotzen ziolako ez zen genero indarkeriaren delitutzat hartzen. Hau izan daiteke arrazoietako bat, egun tipifikatua dagoela delitua eta genero indarkeriari buruzko epaitegietan jasotzen dela salaketa. Bestalde, eragile instituzionalek emakumeak salaketa jartzeko egiten dituzten deiek ere eragina dute. Indarkeria egoera bat bizi duen emakume batek egunkaria irakurtzen duenean ikusten du inportanteena salaketa jartzea dela. Feminismotik badakigu hori ez dela inportanteena. Emakume batek salaketa jartzen duenean zuzenean epaitegira doa, epaiketa azkarra egiten dute eta epaileak erabakitzen du indarkeria matxista kasu bat den edo ez, eta ezetz erabakitzen badu agian erasotzailearen etxera itzuli behar da. Beraz, kontu handiz ibili behar da gai honekin eta emakume batek salaketa jartzen duenean ondo azaldu behar zaio prozesu guztia. Une honetan ez daukat oso argi horrela egiten den.

 

Irakurri elkarrizketa osoa Arabako Alea aldizkariko 50.zenbakian. Harpidetza egiteko hemen. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide