Eraso sexualen aurkako mezuak xenofobia bultzatzeko erabili dituztela salatu dute Gasteizen

Erredakzioa 2016ko ots. 16a, 13:43

Gasteizko elkarte feministek eta Gasteiz Irekia ekimenak iragan asteko eraso sexualak eta hauek arbuiatzeko zabaldu diren zenbait mezu xenofobo salatu dituzte. 

 Gasteizko elkarte feministek, gizarte mugimenduko zenbait plataformek eta Gasteiz Irekia ekimenak iragan astean Gasteizeko Inauterietan bi emakume gaztek jasandako eraso sexualak gogorki salatu dituzte. Era berean, eta ustezko erasotzaileak atzerritarrak zirela eta, azken egunotan haien kontra zabaldu diren mezu arrazistak arbuiatu dituzte. “Matxismoaren kontrako ustezko adierazpenak arrazismoa bultzatzeko baliatzea gogorki salatu nahi dugu”, adierazi dute gaur goizean egindako agerraldian.

Ez dute onartzen erasoak sexualak xenofobia bultzatzeko erabiltzea. “Argi utzi nahi dugu sektore bat erruduntzat jotzea helburua duen erabilera politikorik ez dugula onartuko”.

Ildo horretan, komunikabide batzuk egiten duten “joko sinplean” ez erortzeko eskatu diete herritarrei. “Matxismoa ez dauka ez jatorri desberdinik ez adinik”.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide