Gasteizko Gotzaintzak baimena eman du martxoaren 3ko gertakariez oroitzeko memoriala San Frantzisko elizan bertan inauguratzeko. Martxoak 3 elkarteak iragarri duenez, ordea, baimen hori soilik egun batekoa izango da, martxoaren 2an, hain zuzen ere . Momentu honetan, eliza barruan memoriala egiteko espazio egokia bilatzen ari dira.
“Etorkizunean baimena luzatzea espero dugu, urte osoan bertaratzen diren bisitariek ere memoriala bere osotasunean ikusteko aukera izan dezaten”, azaldu du Martxoak 3 elkarteak ohar baten bidez. Horretarako, hiriko Gotzain berriarekin elkarrizketa abian jarriko dutela azaldu dute elkartetik.