50.000 pertsonatik gora izan dira dagoeneko Vital Fundazioaren Aretoan ‘Click, 7,5 zentimetroko sorkuntzak’ ikusten, iazko abenduan zabaldu zenetik. Erakusketa honek Playmobileko 14.000 piezatik gora biltzen ditu, eta horien bidez, hogei mendeko historiaren uneak irudikatzen dira.
Datorren asteburuan, eta erakusketaren arrakasta ikusirik, ‘Click solidarioa’ ekimena gauzatuko da. Ekimen honek (Aspanafoha) minbizia duten haurren gurasoen Arabako Elkarterako dirua biltzea du helburu. Horrela, asteburu honetan, erakustaldira doazenek Arabako elkarterako ekarpena emateko aukera izango dute. Ekarpen hori oso-osorik bideratuko da kolektibo honi laguntza ematera.
'Click, 7,5 zentimetroko sorkuntzak' Vital Fundazioaren aretoan dago ikusgai (Posta 13-15, Gasteiz) martxoaren 17ra arte, astelehenetik larunbatera 18etatik 20:30era eta igandeetan eta jaiegunetan 12etatik 14etara eta 18etatik 20:30era. Sarrera doan da.