Erakusketa Vital Kutxa Fundazioak berak ekoitzitakoa da eta bertan ikusi ahalko dira bilduma-piezak, kartelak, bideoak, argazkiak eta bideojokoak. Gainera, bi argazki lehiaketa antolatu dira, clicka protagonista dutela. Familiarteko publiko bati eta diseinu indrustrialeko gauzaki bitxi hori gustatzen zaion orori zuzenduta dago erakusketa, martxoaren 17ra arte zabalik egongo dena Vital Kutxa Fundazioa Gelan.
Click, 7,5 zentimetroko sorkuntzak erakusketak Playmobilen 14.000tik gora click edo panpinatxo bilduko ditu, azken hogei mendeen historiako une eta zenbait inguru zoragarrien irudikapenak eskainiz.