2016/02/04 19:00 - 21:00

AURKEZPENA

GASTEIZ: Euskalkiak.eus web orrialdearen aurkezpena

GASTEIZ: Euskalkiak.eus web orrialdearen aurkezpena
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Euskalkiak.eus web orrialdeak gaur egungo euskara mintzatuaren berri ematen du. Bertan Euskal Herri osoko albisteak daude ikusgai baina euskalkiei eskaintzen zaie lekurik zabalena: haien gaineko sailkapenak, haien sorlekuak eta haien ezaugarri nagusiak aurki daitezke. Hizkera jakin batzuk sakonago aztertu dita.

Koldo Zuazo hizkuntzalaria, EHUko irakaslea eta euskaltzain urgazleak aurkeztuko du web orrialdea. Aurkezpena arratsaldeko 19:00etan izango da Betolaza aretoan.

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago