2016/02/21 12:00 eta 18:00

HAURRENTZAKO EKINTZA

GASTEIZ: 'Itsasminez' ikuskizuna

GASTEIZ: 'Itsasminez' ikuskizuna
Abetxuko herria, Gasteiz

Argik ez du bere etxetik itsasoa ikusten, baina ezagutu eta maite egiten du. Haundia delako, ederra delako, opari asko ematen digulako. Baina itsasoa arriskuan dago. Eta ba al dakizue zergatik? Ilargiak daki. Argik, neskatila ausarta zenez, Osaba Joxek emandako karakolaren bidez, itsasondoraino bidai luze bat egingo du zer gertatzen den jakiteko. Hor lagun pila bat aurkituko du: Pulpez olagarroa, sardinak, joanetagaldetu, eta bihotz zabalekoa denez, itsasoko lagunek zuen arazo haundia, konpontzen lagunduko die.

Hori da, txotxongilo mota ezberdin, diapositibak eta argi beltzaren bidez, TXOTXONGILLO Taldeak kontatzen digun, musika eta kantaz josita dagoen istorioa.

Adina: 3 eta 6 urte bitartean

Hizkuntza: Euskaraz

Sarrera: 8 €. Web orrian edo 945 12 88 19 telefonora deituz.

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago