Bastidako artzain dantza

Juanma Gallego 2025eko abenduaren 22a

Argazkia: BASTIDAKO UDALA

Tradizioaren jatorria Erdi Aroan elizetan egiten ziren Gabonetako autoetan dago. 

Abenduaren 24 eta 25ean, Bastidako Bake plazan eta Jasokundeko Andre Mariaren elizaren barruan egiten dute urtero artzain dantza. Jesus haurra jaio dela iragartzen duen dantza da, Katximorrok jotzen dituen kaskainetek gidatuta. Makilak eskuetan dituztela, erritmo markatu eta errepikakorrean egiten dituzte dantza-pausoak artzain sei bikotek, beste bi pertsonaia osagarriz lagunduta. 

Antzinako artzaintzaren munduari keinu egiten dion adierazpena komunitatearen lanbide eta bizimoduaren oroigarri da Bastidan. Tradizioaren jatorria Erdi Aroan elizetan egiten ziren Gabonetako autoetan dago. Herrian guztiz giro berezia sortzen duen ekimena da artzainen dantza. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago