Guardiako jaiotza mugikorra

Juanma Gallego 2025eko abenduaren 21a

Argazkia: BERBERANA

Jaiotza bereziaren lehen aipamena 1749. urtekoa da.

Guardiako jaiotza da lurraldean berezitasun nabarmenak dituen beste jaiotzetako bat. Izan ere, barroko estiloko jaiotza mugikorra da. Ahalegin nabarmena egiten dute horretaz arduratzen diren boluntarioek, urtero muntatu eta desmuntatzen dutelako Erregeen Santa Maria elizan. Jaiotzaren lehen aipamena 1749. urtekoa da.

Urteen poderioz, pertsonaia eta elementu berriak gehitu dituzte — adibidez, errege magoak, artzainak, morroiak eta soldaduak—. Gabonetan, zenbait meza esanguratsuren ondoren antzezpenak egiten dituzte, ezkutuan aritzen diren boluntarioek piezak mugituta, narratzaile baten ahotsak gidatuta, eta, batzuetan, herriko gaita joleek lagunduta.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago