Abenturaren protagonista Katalina da. Herrira amonaren bila joan da, izurrite larri bat zabalduta dagoen garai batean. Aurretik, hainbat pertsonari lagundu beharko die. Horietako bat izurritearen ondorioak arintzeko belarrak biltzen ari den lagun bat da. Behin lore batek zenbat petalo dituen asmatuta —inguruko hormetan bilatu beharko da erantzuna—, garaiko izurriteak nolakoak ziren ezagutuko duzu. Gainera, zauden kalearen izenaren jatorria ere ikasi ahalko duzu, garai horretan premiazkoa zen elementu bati erreferentzia egiten baitio. Hurrengo erronkak Nafarroako eta Gaztelako erresumen arteko gatazka unera garamatza, bai eta Antso VII.ak herriari forua eman zion unera, hain zuzen.