Indarkeria matxista arbuiatu dute Bastidan

Erredakzioa 2025ko eka. 10a, 09:32

Neska adingabe bat modu jarraituan bortxatzea egotzita hiru gizonezko ikertzen ari direla ezagutarazi eta gutxira, beste behin, Bastidak indarkeria matxistaren aurkako aldarria egin du kaleetan. 

"Emakumeen aurkako indarkeriak erasotzaile eta biktima indibidualak ditu, baina emakumeen gaineko kontrola eta nagusitasuna iraunaraztea helburu duen egiturazko arazo baten ondorio da", ohartarazi dute Bastidako Udalak eta Arabako Errioxako Kuadrillak adierazpen instituzional bateratu batean. 

Bideoa: JUANMA GALLEGO / ALEA

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago