Bastidako artzainak, Erdi Aroko ohitura

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2024ko abe. 21a, 10:00

Artzainen dantza, Bastidan. Argazkia: BASTIDAKO UDALA

Euskal Herriko ohitura zaharrenetarikoa da Bastidako artzainena.

Gabonetako dantza tradizionala da Artzain Dantza. Abenduaren 24 eta 25ean, 19:00etan, Bake plazan eta Jasokundeko Andre Mariaren elizaren barruan dantzatzen dute. Emanaldian, artzainak, primeran jantzita, plazan biltzen dira Jesus haurraren jaiotza iragartzeko dantza eta kantuen bitartez, eta Katximorroak gidatzen ditu. Abenduaren 31 izan ohi da txikienen txanda.

Erdi Aroan oso ohikoak izan ziren Gabonetako autoen antzezpenak elizetan, eta Bastidako artzainen dantza antzezpen horietatik dator. Aurten, kaleak artzainen eszenekin apainduko dituzte, ohitura zaharrari ukitu artistikoa emateko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago