Arabako ardoak bereiziko dituen marka aurkeztu du gaur Gasteizen ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak. Hain justu, izen adierazgarri hori bera aukeratu dute merkaturako marka gisa: Arabako ardoa. %100 ardoa, %100 arabarra leloa ere gehitu dute markaren osagarri gisa. Bertoko ardoen "nortasuna eta posizionamendua indartzeko" helburuarekin ondu dute marka.
Irailaren 11n iragarri zuen ABRAk Arabako Errioxako ardoa merkatuan nabarmentzeko estrategia berria abiatuko zuela, horretarako "marka kolektibo bat" martxan jarriz. Hitzordu horretan, elkarteak sektoreak bizi duen "egoera larria" salatu zuen ere, eta zehaztu zuen marka berriak ez duela zertan Arabako Mahastiak jatorri izendapen propioa martxan jartzeko bidea alde batera uzten.