ETSk irekiko du Mahats Bilketaren Jaia

Erredakzioa 2024ko eka. 19a, 11:12

ETSk oregoia emango du Moredan. Argazkia: ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA

Irailaren 15ean Moredan izango den ospakizunaren pregoia emango du En Tol Sarmientok. 

En Tol Sarmiento taldeak emango du aurtengo Mahats Bilketaren Jaiaren pregoia, antolatzaileek gaur iragarri dutenez. Irailaren 15ean izango da aurtengo hitzordua, Moredan.

Mara Garcia Moredako alkateak eskertu nahi izan du taldekoek egin duten "ahalegin handia" Galizian zuten kontzertu baten datak aldatzeko. Antolatzaileen esanetan, argi izan dute hasierarik "ordu eskasetan hemezortzi hilabete barru egin behar diren kontzertuetarako 45.000 sarrera saltzeko gai den" bertako talde bat baino aproposagorik ez dagoela halako jai bati hasiera emateko.

Datorren urtean bi hamarkada beteko ditu oholtza gainean Ekorako taldeak, eta, aitzakia horren bueltan, Barakaldoko BECen hiru kontzertu prestatzen ari dira. Gogora ekarri dutenez, Vendimia seleccionada izeneko maketarekin hasi zuten beren ibilbide artistikoa, "Moredako hitzorduaren aurrekari argia".

"Zure jendearekin etxean egotea oso garrantzitsua da, eta ziur naiz horri igarriko dela", aurreratu du Iñigo Etxazarreta ETSko abeslariak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago